Skip to main content

Oihan Txiki kooperatibak beste nazioarteko aitortza bat jaso du. Oraingoan, Anakar markarekin ezagunagoa den 6 hilabetez ondutako gazta naturalak brontzezko domina lortu du World Cheese Awards 2025 lehiaketan.

2025eko edizioa Bernan, Suitzan, ospatu da, eta mundu osoko gazta ekoizle eta elaboratzaileak bildu ditu. Bertan, Oihan Txikik bere gazta naturaletako bat aurkeztu du, eta epaimahaiaren aitortza jaso du brontzezko dominarekin.

Anakar gazta naturala sei hilabetez ondutako ardi gazta da, bere elaborazio zainduagatik eta zapore eta testura bereizgarriengatik nabarmentzen dena. Denborak ematen dion heltze-prozesuak gaztaren izaera indartzen du, eta horrek nortasun propioa duen produktu bihurtzen du.

Sari honekin, Oihan Txikik World Cheese Awards bezalako nazioarteko lehiaketa batean beste aitortza bat gehitu du bere ibilbidera. Azken urteetan Orexa Ardi gazta ketuarekin lortutako sariei gehitu zaie oraingoan Anakar gazta naturalaren brontzezko domina.

World Cheese Awards 2025eko sariak Oihan Txikiren gazten kalitatea eta Euskal Herriko artisau-gaztagintzaren balioa nazioarteko agertokian erakusten jarraitzen du. Oraingoan, protagonista Anakar gazta naturala izan da, sei hilabeteko heltze-prozesuaren eta kooperatibaren lanaren emaitza.

Leave a Reply

Close Menu

About Salient

The Castle
Unit 345
2500 Castle Dr
Manhattan, NY

T: +216 (0)40 3629 4753
E: hello@themenectar.com

Webgune honek bere cookieak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko. Onartu botoia sakatzean, onartu teknologia horiek erabiltzea eta zure datuak helburu horietarako prozesatzea. Informazio gehiago    .
Privacidad
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.