Orexa, bizirik dagoen herria izatearen arrazoietako bat da Oihan Txiki. Duela 30 urte herritik sortua eta herriaren garapena helburu zuen proiektua. Ekonomia zirkularra eta tokikoa, iraunkortasuna, kooperatibismoa eta herrigintza dira Oihan Txiki nabarmentzen duten baloreak.
Taldea
Duela 30 urte, auzolanean sortutako herri proiektua da Oihan Txiki. Egun 3 artzai, laguntzaile 1, 3 gaztagile, banatzaile 1, koordinatzaile 1, 4 artzai txakurrek osatzen dugu taldea. Artzaien etxeko jakintza, Fraisoro eskolako formakuntza eta beste gaztategietako esperientzia bildu dugu urte hauetan.
Gure ardiak
1753 ardik osatzen dute gure artaldea, hau Gipuzkoako latxa artalde
handiena izanik. Hauen esne preziatuaz gain, Orexako goilarreen zaindariak dira gure latxak eta bertako paisaiaren jasangarritasunerako ezinbestekoa da guretzat hauen lana.