Skip to main content

Azaroak 3, 4 eta 5ean lehen aldiz Euskal Herriko gazta eta esnekien azoka burutu da Tolosan. Bertan, Oihan Txiki Kooperatibak bigarren postua irabazi zuen pasta biguineko ekoizle eta eraldatzaile kategorian.

Otzara gazta, euskal gaztak proiektuaren lanketaren ondorio izan da. Garai batean Euskal Herrian egiten ziren gaztak berreskuratzeko helburua du. Ardi esnea mimoz ontzen da zumezko saskietan, samurtu arte. Horrela egiten zuten Euskadiko mendebaldeko amama gaztaginek, Enkarterritik Aiaralderaino, Otzara pieza bakoitza, etxean kontsumitzeko. Produktu gustagarri honi ‘saskiko gazta’ ere esaten zaio, eta ekoizteko prozesuak antzinako artisau teknika hori zaintzen jarraitzen du.

Formatu txiki eta dotorea, egitura samur eta aurpegi horixka duelarik, gazta hau ohikoa da euskal azoka, taberna eta baserrietan. Zaporearen berezitasunaren oinarrian dago ardien elikadura zaindua, libreki bazkatzen baitira euskal lur aberatsetan, eta horrek ahalbidetzen die kalitate bikaineko esnea ematea.

Animatu eta dastatu Orexa Otzara

Ikusgai dituzue Esneki 2022ko saridun guztiak lotura honetan: https://esneki.eliker.eus/

 

 

Leave a Reply

Close Menu

About Salient

The Castle
Unit 345
2500 Castle Dr
Manhattan, NY

T: +216 (0)40 3629 4753
E: hello@themenectar.com

Webgune honek bere cookieak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko. Onartu botoia sakatzean, onartu teknologia horiek erabiltzea eta zure datuak helburu horietarako prozesatzea. Informazio gehiago    .
Privacidad