Skip to main content

Gaztaren munduan txapelketa garrantzitsurik badago, ziur asko World Cheese Awards txapelketa da ezagunena. Aurten Galesen ospatu da lehiaketa hau eta Oihan Txikiko gaztek bi sari jaso dituzte.

Azken urteetan Orexako gaztak behin baina gehiagotan izan dira sarituak, horren adibide dira 2018an Orexako gazta naturalak jaso zuen urrezko saria edo aurreko urteetan jasotako sariak. Aurten sarituak izan direnak Orexako gazta urdina eta Anakar gazta (6 hilabete baino gehiago ondutako gazta) izan dira. Orexako ardi latxarekin egindako gazta urdinak zilarrezko saria jaso du Roqueford gazten atalean eta Orexako Anakar gaztak brontzea lortu du gazta onduen atalean.

Sari hauek Oihan Txiki kooperatibak azken urteetan gazta berrien bidean eginiko bidea indartzen dute, gazta urdina 2021ean jarri zen salmentan eta iadanik bi urtez jarraian saritua izan da World Cheese lehiaketan.

Eman Orexa zati bat zure etxera!

Gehiago jakiteko txapelketa honetako saridunen lista:

https://worldcheeseawards.com/wca-results

 

 

Leave a Reply

Close Menu

About Salient

The Castle
Unit 345
2500 Castle Dr
Manhattan, NY

T: +216 (0)40 3629 4753
E: hello@themenectar.com

Webgune honek bere cookieak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko. Onartu botoia sakatzean, onartu teknologia horiek erabiltzea eta zure datuak helburu horietarako prozesatzea. Informazio gehiago    .
Privacidad