Skip to main content

Euskal Herrian garai batean ekoizten ziren gazten berreskuratze lanaren ondorioa da Orexa Otzara gazta. Araban egiten zen gazta tradizional baten bertsio modernoa da, Oihan Txiki Kooperatibak ekoitzia. Ardi Latxaren esne gordinaz egina eta bi hilabetez ondua. Zapore atsegin gurintsua, arinki azidoa eta azal natural lizundua. Gazta biguna da Otzara Orexa, samurra, eta oso erraz jaten dena.

Azken urteetan Oihan Txiki Kooperatibak esfortzu handia egin du gazta berriak merkaturatzeko asmoz. HAZIk Euskal Gaztak proiektua jarri zuen abian garai bateko gazta zaharrak berreskuratzeko asmoz. Ahalegin horretan Oihan Txiki Kooperatibak 2021. urtean Orexa latxa urdina gazta merkaturatu zuen. Orain, asmo berberarekin oso gazta ezberdin bat aurkeztu du. 2022ko Euskal Herriko gazta eta esnekien azokan pasta bigunen atalean bigarren saria jaso zuen Tolosan.

Oihan Txiki Kooperatiba
Orexa, bizirik dagoen herria izatearen arrazoietako bat da Oihan Txiki. Duela 32 urte sortu zen Udalaren eta herriko gazteen iniziatibaz eta helburu nagusia landagunea mantendu eta herriari bizia ematea zen eta hala izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Ekonomia zirkularra eta tokikoa, iraunkortasuna, kooperatibismoa eta herrigintza ditu ardatz.

Auzolanean sortutako herri proiektua. Egun, hiru artzain, hiru gaztagile banatzaile bat, koordinatzaile bat dira kooperatibaren motorra. 1753 ardik osatzen dute artaldea, Gipuzkoako latxa artalde handiena. Horregatik, Oihan Txikik egindako gazta kontsumitzen denean, Orexako zati bat dastatzen da.

Orexa
Orexa Gipuzkoan dagoen herri txikiena da, baino txikia izanik ere, gauza handiak egiteko gai da. Orexa zerbait bada herri kooperatiboa da, txikitasunak behartuta proiektuak amankomunean egiten ditu eta horren adibide nagusia Orexa Bizirik herri proiektua da. Herri eredugarria izan nahi du Orexak bertako gazteentzat eta baita bisitarientzat ere. Lanketa horretan indar berezia dute energia burujabetzak, Herri Ostatua eredu berriak eta lehen sektorearen suspertzeak.

Leave a Reply

Close Menu

About Salient

The Castle
Unit 345
2500 Castle Dr
Manhattan, NY

T: +216 (0)40 3629 4753
E: hello@themenectar.com

Webgune honek bere cookieak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko. Onartu botoia sakatzean, onartu teknologia horiek erabiltzea eta zure datuak helburu horietarako prozesatzea. Informazio gehiago    .
Privacidad